ATZERA
1GO ARIKETA
BALIABIDEAK
Irakasleak ahoz esango die ikasleei zer egin behar duten. Haurrek folio zuri bat izango dute eta irakasleak diktatzen duena, gero beraiek folioan islatu beharko dute.
HELBURUAK
Diktaketa folioan ongi islatzea.
METODOLOGIA
Ariketa hau, banaka egingo dute bakoitza bere tokian eserita. Dudaren bat badute irakasleak argitu beharra izango du eta beraiek zerbait entzun ez badute irakasleak errepikatuko die.
JARDUERA
Diktaketa:
"Jon parkean baloiarekin jolasten ari da. Egun eguzkitsu bat egiten du. Alboan, erreka urdin-urdin bat dago arrainez beteta. Eta alboan hiru etxe gorri daude."
2 ARIKETA
BALIABIDEAK
Irakasleak fitxa egiteko emango die.
HELBURUAK
Fitxan agertzen den objetua osatu beharko dute.
METODOLOGIA
Ariketa hau banaka egiteko izango da.
Ariketa honetan irudi osotu bat emango zaie haurrei eta gero, beste bat berdin-berdina ondoan eta hori osatu beharko dute.
JARDUERA
3 ARIKETA
BALIABIDEAK
Objektu bat errepresentatu.
HELBURUAK
Objektu bat emanik beste berdin bat alboan egitea.
METODOLOGIA
Haurrek ariketa hau banaka egingo dute. Laguntzarik behar badute beste ikasleei edota irakasleari galdetu ahal izango diete.
JARDUERA
4 ARIKETA
BALIABIDEAK
Kartulina koloretsuak eta kartulina horietan irudi adierazkorrak itsatsiko ditugu. Hiru kartulina eta hiru irudi ezberdin erabiliko ditugu jarduera hau aurrera eramateko.
HELBURUAK
Irudi desberdin bakoitza akzio ezberdin batekin lotzea.
METODOLOGIA
Kartulinetan itsatsita egongo den irudi bakoitzak akzio bat errepresentatuko du eta ikasleak akzio hori burutu beharko dute praktikan.
Esate baterako, haurrek izarra ikusten dutenean, beraien tokietan lo egiten ariko baziren bezala egingo dute, beraien buruak mahai gainean inkorporaturik. Bestalde, bigarren irudia erakustean, haurrek egin beharko dutena zera da, beraien tokietan geldi-geldi geratu eta isilean. Aldiz, hirugarren kartulina erakusteko orduan, denak korrika ohikutzen gelatik zehar hasiko dira.
Hortaz, hau guzia esan eta gero, jarduera hasiko da eta irakasleak kartulina bat erakustean, beraiek errepresentatzen duen akzio hori burutu beharko dute.
Ariketa hau, klase osoak batera egingo du irakaslearekin batera. Irakaslea, nolabait aginduak ematen ariko dena izango da eta ikasleak, aldiz, berak esaten duena egin beharko dute. Beraz, talde osoak batera gauzatuko duen ariketa izango da.
JARDUERA
5 ARIKETA
BALIABIDEAK
Ikasle bakoitzak folio zuri bat edukiko du.
HELBURUAK
Ikasle bakoitzak andereƱoak edota maisuak erakutsitako kartulina bakoitzaren ostean, folio zurian kartulina horrek errepresentatzen duena isladatu beharko du.
METODOLOGIA
Binaka egingo duten ariketa izango da.
Maisu-maistrak, lau kartulina izango ditu eta kartulina bakoitza irudi ezberdin batekin.
Lehenengo eta behin, irudi bakoitzak zer errepresentatzen duen esango die. Ostean, kartulina bakoitza erakutsi ondoren, folio zurietan idatzi beharko dute zer errepresentatzen duen eta marrazki txikitxo bat egin. Kartulinetako marrazkiak ezin izango dira errepikatu, zeren, beraiei momentu horretan bururatzen zaiena marraztu beharko dute. Ariketa hau oso ona litzateke haurren irudimena ere garatzeko.
JARDUERA
6 ARIKETA
BALIABIDEAK
Irakasleak banatuko dien fitxa.
HELBURUAK
Irudi bakoitza beraren esanahiarekin lotzea.
METODOLOGIA
Irudi ezberdinak jarriko dira alde batean eta beste aldean, irudi horien esanahia. Haurrak irudiak eta irudiak errepresentatzen dutena lotu beharko dute.
Irudiak eta esanahiak argiak izan beharko dira haurrak ez okertzeko.
JARDUERA
7 ARIKETA
BALIABIDEAK
Kutxa bat eta pilotatxo bat.
HELBURUAK
Barruan eta kanpoan terminoak ongi ezberdintzea.
METODOLOGIA
Ahoz egingo dute ariketa hau. Irakasleak klasean altuan galdetuko du, adibidez, pilota orain zer dago barruan ala kanpoan? eta ikasleek erantzun egingo dute. Bitartean, irakaslea pilota kutxan barruan eta kanpoan sartzen edota ataratzen arituko da.
JARDUERA
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.